XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Historiako irakasle izendatu bazuten ere, ez zuen klaserik ematerik izan, ikasturtean zehar izango zituzten ikasgaiak erabakita zeudelako eta gai horrentzako lekurik aurkitu ez zutelako.

Apaiz egin 1914an eta politika kontuak utzi

Abenduaren 19an egin zuten edo egin zen apaiz Joxemigel.

Honenbestez, hainbeste aldiz amestutako eguna iritsi zitzaion Ataungo fruituari.

Zalantza guztiak argituta eta korapilo denak askatuta egin zen apaiz.

Kosta zitzaidan pixka bat apaiz egitea, baina egun horretarako argituta neuzkan zalantza guztiak.

Ordenatu zituzten egun berean bere etxera deitu zituen Melo y Alcalde gotzainak apaiz egin berri guztiak.

Gauza asko esan zizkien gotzainak baina batez ere hauxe: Esan behar dizuet, ez duzuela alderdi politikoetan sartu behar.

Alderdi batean sartzen den apaizak autoritate asko galtzen du.

Eliztarren artean izango dira alderdi horretan ez daudenak eta hauentzat asko galduko luke apaizak: Alderdi guztientzako apaiz egin zaituztet.